Zerbitzuak

InpaktU sozialaren ebaluaketa eta gizarte-kudeaketa planak.
Inpaktu sozialaren ebaluaketak ez du soilik pertsonentzako eta komunitateentzako enpresa proiektu edo ekintzen eragin positibo eta negatiboen identifikazioa eta balorazioa aurrera eramaten. Hasiera batean aurre ikusi ez ziren ondorioen identifikazio eta atentzio mekanismoak eta hauek ebaluatzeko sistema egokia eskaintzen du ere. Modu berean, gizarte-kudeaketa plana, inpaktu positiboak indartzeko eta negatiboak prebenitzeko eta arintzeko eta hauei erantzuna emateko tresna da.

Aurretiko kontsulta prozesuen aholkularitza, askea eta jakinarazia.
Aurretiko, askea eta jakinarazia den komunitate eta herri indigenen kontsultaren eskubidea, giza-eskubide kolektibo aintzatetsia da nazioarteko mailan. Bere helburua, Estatu eta komunitate indigenen artean elkarrizketa interkulturala izatea da, komunitate indigenen eskubide edo interesekin interferenzia egin dezaketen egoeren inguruan, akordioetara iristeko helburuarekin. Zerbitzuaren bezeroak komunitateak, enpresak, gobernuak eta bestelako interesadun aktoreak izan daitezke.

Gizarte arriskuen analisi eta identifikazioa. Arintze-estrategiak.
Enpresa proiektu edo ekintza orok eskatzen duen arrisku analisiaren parte bezala, hauetatik eratorritako arrisku sozialen identifikazioa eta analisia ezinbestekoak dira ondareari kalteak saihesteko eta baita enpresaren irudi ona zabaltzeko ere, hala nola giza eskubideen inguruko erantzunkizuna bermatzeko.

Gizarte ikuskaritza independentearen azterketa eta jarraipena. Ecuador Printzioen aplikazioan aholkuritza.
Giza ikuskaritza independenteak, berrikuspenak eta jarraipena prozesuek, erakunde edo enpresa baten portaeren eraginkortasuna ebaluatzen laguntzen dute, giza, ingurumen eta giza eskubideen arloetan, beraien ekintzek lurraldeetan, herrialdeetan eta komunitateetan eragina dutenean.
Ekuadorreko Printzipoak finantza sektorean ezinbesteko erreferenteak dira sektore ekonomikoan aurrera eramaten den edozein proiekturen ingurumen eta giza arriskuak zehazteko, ebaluatzeko eta kudeatzeko. Honako printzipio hauek finantza sektoreko entitate ezberdinek bultzatu dituzte Nazioarte Finantza Korporazioarekin koordinazioan, Mundu Bankuaren agentzia dependentea.

Giza-eskubideak eta aukera berdintasun planen xedapena eta horietan trebakuntza.
Giza-eskubide programak helburutzat du nazioarteko praktika egokienak aplikatuz, enpresa ekintzen inpaktuari erantzuna ematea giza, lan, ingurumen eskubideen alorretan eta antikorrupzioan.
Emakume eta gizonen arteko berdintasun aukeren eta diskriminazio ezaren programak, helburutzat du emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatzea erakundearen barruan, estrategia ezberdinen bitartez modu jarraituan inplementatu eta ebaluatu behar direnak.
Honekin batera, giza eskubideak, genero berdintasuna eta elkarrizketa interkulturalean trebakuntza eskaintzen da, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.

Enpresa-etika kodea eta giza ardura enpresa-estrategia.
Enpresa-etika kodeak balore jakin batzuk barneratzen ditu, eta hauek, enpresan lan egiten dutenen artean elkarbanatzen dira. Balore hauen bitartez, enpresak printzipio jakin batzuk barneratzen ditu erabakiak hartzen dituenean, bere prozesuetan eta bere helburu estrategikoetan ere. Balore hauek erreferentzia dira erakundearentzako, enpresaren erabakietan eredu izatera iristen direlarik.
Giza ardura enpresa-estrategia, printzipio eta praktika onak agenda batetan barneratzeko modo integrala da. Enpresak giza eskubideak, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna, ingurumena eta jasangarritasun prozesuetan ardura hartzera bultzatzen ditu. Honako konpromezu hauek ez dute soilik enpresaren garapenean modu positiboan eragiten, baizik eta lekuko garapen, garapen nazional eta nazioartekoan ere eragina dute.