Nor Gara?

Giza Eskubideen eta Garapen Jasangarriaren arloko aholkularitza-enpresa bat gara, enpresen, instituzio publikoen, erakundeen eta komunitateen beharrei erantzutera bideratua. Gure jarduerak NBEren Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren esparruan garatzen dira, giza eskubideen, berdintasunaren eta jasangarritasunaren arloko nazioarteko estandar nagusiek gidatuta. Gure taldea diziplinartekoa da: antropologia, zuzenbidea, ekonomia, soziologia, geografia, psikologia eta filosofia. Prestakuntza akademikoak, lantzen ditugun gaietan emandako esperientzia-urteei gehituta, aukera ematen digu errealitatea bere epidermisaren geruza desberdinen bidez ulertzeko eta pertsona guztientzat justua eta bizigarria izateko tresnak eraikitzeko, kontratatzen gaituztenen testuinguruari eta interesei erantzunez.

Zuzendari Nagusia

Gizarte Antropologian eta Filosofian lizentziatua (UPV/EHU), Lege Soziologian masterduna (IISJ), eta Gizarte Antropologian eta Balioen Filosofian doktorea (UPV/EHU). Bere jarduera profesionala hiri-plangintzaren, kultur politiken, parte-hartze politikoaren eta enpresa-eremuan giza eskubideak aplikatzearen eremuetan garatu da, betiere ikuspegi feminista txertatuz. Sektore publikoan, pribatuan eta akademikoan lan egin du Estatu Batuetan, Mexikon eta Euskal Herrian.

Proiektuen Koordinatzailea

Zuzenbidean lizentziatua Monterreyko Unibertsitatean, Psikologian lizentziatua Nuevo Leongo Unibertsitate Autonomoan eta Lege Soziologian masterduna (IISJ). Zientzia politikoari buruzko ikasketak ditu Renneseko IEPen, eta indigenen zuzenbideari buruzkoak Mexikoko Antropologia eta Historia Institutu Nazionalean. Bere jarduera profesionala batez ere giza eskubideen eremuan garatu da, baina baita gizarte-kudeaketan eta -garapenean eta herritarren parte-hartzean ere. Sektore publikoan, pribatuan eta gizarte zibileko erakundeetan lan egin du.