Guri buruz

giza-eskubideen eta garapen jasangarriaren inguruko aholkularitza GARA. Bat egiten dugu: ONUren Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin, ONUren enpresa eta giza-eskubideen printzipio gidariekin eta nazioarteko gomendioekin.

Haizur giza-eskubideen eta garapen jasangarriaren inguruko aholkularitza da; bereziki, sektore ekonomikora bideratuta dagoena. Bat egiten dugu: ONUren Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin, ONUren enpresa eta giza-eskubideen printzipio gidariekin, Ecuadorreko Printzipioekin eta nazioarteko gomendioekin.

Haizur giza-eskubideen eta emakumezkoen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren gaietan urteetan lan egitearen ondorio zuzena da. Honako lan esperientzia hau gobernu, gizarte zibilaren erakunde eta nazioarteko enpresekin etengabeko harremanetan gertatu da. Garapen jasangarria eta giza eskubideak bidegurutze egokia da gobernuek, gizarteak eta enpresek topo egiteko eta eztabaidatzeko espazioa izan dezaten, akordioak lortu eta pertsonen duintasuna errespetatuko duen garapena bultzatzeko helburuarekin.

Gure lan taldea diziplinartekoa da: antropologia, zuzenbidea, ekonomia, soziologia, geografia, psikologia eta filosofia. Gure prestakuntza akademikoari, jorratzen ditugun gaietan urteetako esperientzia gehitzen diegu, eta modu honetan, errealitatea bere epidermisaren geruza desberdinen bidez ulertzera iristen gara. Ulertu bakarrik ez, lantresnak garatzen ditugu gizabanako eta giza-talde ezberdinen testuingurua eta interesak kontutan hartuz, bizi dituzten egoerak duinak eta justuak izan daitezen.

Lan-taldea

Maider Zilbeti
Zuzendari Orokorra

web

Maider Zilbeti Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologian eta Filosofian lizentziaduna, Soziologia Juridikoan Masterra burutu du Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologian eta Balioen Filosofian doktorea da. Hirigintzan, arte garaikidearen produkzioan eta partaidetza politikoaren arloetan ikerketak aurrera eraman ditu, eta horietan, ikuspegi feminista barneratzeko proposamenak garatu ditu.

Sektore publikoan, Mexikon, Kanpo Harremanetarako Zuzendari Orokor Atxikia eta Genero Berdintasun Unitatearen arduraduna izan da Barne Ministerioan. Bestetik, maila akademikoan, hainbat unibertsitateetan irakatsi du: Cide, Unam, Flacso, Anahúac eta DePaul Universityn.

Rodolfo Salazar Gil
Proiektuen Koordinatzailea

rodolfoweb

Rodolfo Salazar Gil Zuzenbidean lizentziaduna da Monterreyko Unibertsitatean eta Psikologian Nuevo León Unibertsitate Autonomoan. Zientzia politikoko ikasketak egin ditu Rennesen, Ikasketa Politikoen Institutuan; zuzenbide indigena Mexikoko Antropologia eta Historia Institutu Nazionalean, eta graduondoko ikasketak Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutoan. Erakunde akademikoetan eta gizarte zibilean lankidetzan aritu da gizarte garapenerako, giza eskubideetarako eta herritarren parte hartzeko proiektuetan.

Mexikon, sektore publikoan: Giza Eskubideen Defendatzaileen Arretarako Kasuen Arretako Zuzendari gisa lan egin du Barne Ministerioan. Energiaren Ministerioan Inpaktu Sozialaren Ebaluaketa eta Aurretiko Kontsulta Zuzendari Nagusi Atxikia izan da eta ondoren Inpaktu Sozialaren Ebaluaketa eta Lurralderen Gainazaleko Okupazio Zuzendari Nagusia, Mexikoko energia sektoreko giza eskubideen eta giza eraginaren politikaren arduraduna izanik.